PRUEBA
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak euskal gizarte-eragileekin egindako bilera-sortari hasiera eman dio, goizean Lakuan egin diren bi bilerekin.
Elkarrizketak giro konstruktibo batean egin dira, eta bi aldeek beren jarrerak azaldu ahal izan dituzte legealdi horretarako garrantzi handieneko gaiei buruz.
Gaur goizean bileretara joan diren gizarte-eragileen ordezkaritzak, UGTren kasuan, RAUL Arza Euskadiko idazkari nagusia, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea eta Loli Garcia Euskadiko Langile komisioen idazkari nagusia izan dira buru.
Lehendakariordea Jon Azkue eta Elena Perez Barredo Lan eta Enplegu sailburuordeekin izan da bileretan.