Bilbok 100 bizikleta elektriko berri gehiago izango ditu

0

Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak Iberdrolaren eta BilbaoBizi kudeatzen duen Nextbike enpresaren arteko akordioa aurkeztu du. Akordio horren bidez, udal bizikleten parkearen zati bat berritu eta Larraskituko mailegu-gune berri bat eraikiko da.

Ekitaldian izan dira baita David Martinez, Iberdrolak EAEn duen ordezkaria, eta Ramon Sagalés, Nextbike-Sagalés ABEEko gerentea (BilbaoBizi zerbitzua emateaz arduratzen den Nextbike-Sagalés ABEEko gerentea), eta 100 unitate berri eman dituzte, gaurtik aurrera udalaren bizikleta-flotaren parte izango direnak.

Akordio honen aurkezpena Mugikortasunaren Europako Astean egin da, eta bat dator «Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde» aurtengo leloarekin, 2050erako ikatz-isurketen neutraltasuna lortzeko asmo handiko helburua islatzen duena. Helburu hori Europako Itun Berdean jasota dago. Halaber, gaiak azpimarratu nahi du garrantzitsua dela zero isuriko garraio-sistemetarako irisgarritasuna eta pertsona guztientzako sistema inklusiboa sustatzea.