Bilboko Udalak antolatzen duen “djs lehiaketa” programarako izena emateko epea ireki da

0
PRUEBA

Bilboko Udalak abiarazi du epea “DJ Lehiaketa” programarako izena emateko: DJ Lehiaketaren xede nagusia da DJ gazteen sorkuntzei balioa ematea.

Parte hartzeko interesa dutenek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dute, Euskadin izan behar dute bizilekua, eta izena emateko inprimakia bete behar dute: esteka horretan, gainera, galdegiten zaie helaraz dezatela video bat grabatuta, 20 eta 30 minutu arteko saioren batena.

Epaimahaia Lorea Argarate eta Mimoloco (Borja Serra) DJ profesionalek osatua izango da, eta, urriaren 14an, eguaztenean, emango dira ezagutzera finalisten izenak.

Hautatuek finalean parte hartuko dute, zeina urriaren 30ean izango baita, barikuan, Bilborock aretoan.

Lehen saria 300 eurokoa da, eta, bigarrena, 150 eurokoa. Horrez gain, finalisten arteko batek aukera izango du Bilborock aretoa 20 orduan entseguetarako areto gisa erabiltzeko dohainik, eta finalisten arteko norbaitek, berebat, Bilboko Uriko Erasmus jaialdiren batean musika jartzeko, edo/eta BIME CITYn parte hartzeko; horrez gain, jaialdi horretarako sarrera bat ere emango zaio. Litekeena da sariei COVID-19aren ondoriozko murrizketek eragitea.