PRUEBA
Carmelo Canales Abaitua jauna hil egin da gaur, irailak 14, 60 urte zituela. 2001. eta 2004. urteen artean Klubako zuzendaritza-batzordeko presidenteorde izan zen, lehenik Javier Uriaren agintaldian eta, hau hil ondoren, Ignacio Ugartetxerekin. 2004an Ugartetxek dimisioa aurkeztu ostean, batzorde kudeatzaileko buru ere izan zen.
Canales Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna zen Deustuko Unibertsitatean (1982) eta Arthur Andersenen hasi zuen bere karrera profesionala.
Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une latz hauetan.