Garaipen zabala Basconiaren lehen lagunartekoan

0

Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa eta CD Basconiaren lehen garaipena. Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio SD Balmasedari Lezaman jokatu den partidan.

Asategik, Iñigo Lopezek eta Lakak sartu dituzte lehen zatian Basauriko taldearen hiru golak. Bigarren zatian, jokoa berdindu egin da eta SD Balmasedak 3-1ekoa jarri du markagailuan.

CD Baskoniaren hamaikakoa: Ispizua, Grande, Oier López, San Vicente, Pérez ‘Bolo’, U. Naveira, Laka, Uriarte, Ibarrondo, Asategi eta Iñigo López. Partidan zehar sartu dira: Perez, Gorka Campo, Trespalacios, Velez, Goti, Gomeza, X. Naveira, Diliberto, Juste eta Azcona.