Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak alde biko bilera-sorta hasi du gaur Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiekin: ERNE, ESAN, EUSPEL eta ELA.
Gaur goizean hasi dira bilerak, eta Segurtasuneko sailburu berriaren eta mahai sektorialean («103. mahaia»), zein Ertzaintzaren Kontseiluan ordezkaritza duten lau sindikatuetako ordezkarien arteko lehen hartu-emana izan da.
Bilerak ordena honetan egin dira:
- ERNE: Roberto Seijo
- ESAN: Enrique Hernando
- EUSPEL: Jesús Castelo
- ELA: Tomás Rodríguez eta Igor Eizaguirre
Josu Erkorekaren helburua sindikatu bakoitzaren kezka eta aldarrikapen nagusiak bertatik bertara entzutea izan da. Hemendik aurrera, Josu Erkorekak espero du sindikatuekiko harremana erraz garatzea, adeitasun giroan, eta Ertzaintzak herritar guztiei eskaintzen dien zerbitzu publikoa hobetzen laguntzea.