Martxan da Bilboko Udal musika bandaren “Oroitzapenaren Soinua” denboraldi berria

0

Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Gonzalo Olabarria; Bilbao Musikako Zuzendari Kudeatzaileak, Ana Madariaga eta Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularrak, José R. Pascual-Vilaplana eta Iñaki Urkizu Zuzendariordeak aurkeztu dute Bilboko udal musika Bandaren 2020-2021 denboraldi berriko kontzertu programa.

Oroitzapenaren soinua” izeneko denboraldi berria apirilaren 29ra arte luzatuko da.

Bere 125. urteurrena ospatzeko, Bilboko udal musika Bandak eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak kontzertuz eta sorpresa ugariz betetako denboraldia antolatu dute. Denboraldi honetan, musika-taldeek gure gizartearen kultura-garapenean izan duten zeregina balioetsiko dute.

Hauxe da, hain zuzen ere, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen seigarren denboraldia eta nobedade gisa, aurten lau eszenatoki nagusietan garatuko da, besteak beste: Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa.