Artolazabalek Araban diktadura frankistak errepresaliatutako pertsona guztiei eginiko omenaldian parte hartu du

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, diktadura frankistak errepresaliatutako pertsona guztiei Araban eginiko omenaldian parte hartu du; ekitaldia Arabako Foru Aldundiak antolatu du, Vitoria-Gasteizko Probintziako plazaren atzealdean. Horretarako, lore bat jarri du pertsona horien oroimenez ‘Argi Basoa’ eskultura-multzoan dagoen ‘In Memoriam’ monolitoan.

Covid-19ak eragindako egoera orokorrak aurtengo ekitaldia baldintzatu du; ekitaldia jende-pilaketarik gabe egin da. Hala ere, parte-hartzea handia izan da; izan ere, Arabako lurraldeko agintariek ere haiekiko errespetua erakutsi dute. Hala egin dute Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako lehendakariak, Gorka Urtaran hiriburuko alkateak, lurraldeko batzarkideek eta foru-diputatuek, besteak beste.

Diktadurak errepresaliatutako pertsona guztiak omendu ditu sailburuak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den aldetik; izan ere, bere sailari dagokio biktimen eta memoriaren politikak zuzentzeko eta koordinatzeko ardura, bai eta Gobernuak memoria historikoaren eta demokratikoaren arloan duen politika zuzentzeko eta koordinatzeko ardura ere.