Barakaldoko bigarren eskuko bizikleten lehen merkatuaren balantze pozgarria

0

Barakaldoko Bigarren Eskuko Bizikleten Lehen Merkatuari herritarrek emandako erantzun bikaina eskertu du Alba Delgado Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko zinegotziak.  Mugikortasunaren Europako Astea zela-eta Delgadok zuzentzen duen Arloak antolatu zuen merkatua iragan larunbatean.

Zinegotziak adierazi duenez, azkenean, 131 bizikleta jarri ziren salgai, eta 105 saldu ziren, % 80, alegia. «Ordubetean, salerosketen erdia baino gehiago burutu zen. Poztekoa da herritarrek mugikortasun jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuaren alde egin izana, biak baitira garrantzitsuak klima-aldaketaren aldeko borrokan», adierazi du Delgadok.

Anaien parkean egin zen ekimen berria. Inskripzioa egun batzuk lehenago itxi  behar izan zen Covid-19aren kutsatzea saihesteko osasun-agintariek ezarritako neurriak – ibilgailu horien etengabeko desinfekzioa, espazioaren edukiera kontrolatzea, etab. – bete ahal izateko.  Patineteen salmenta ere atzeratu behar izan zen, eta bizikletak hartzeko ordutegia, berriz,  luzatu, 08:00etara aurreratuz eta 10:00etatik aurrera geroratuz

Ekimena hain ongi hartua izan denez, Alba Delgadok aurreratu du Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloak aurki egingo duela Barakaldoko Bigarren Eskuko beste Merkatu bat, dagoen eskariari erantzuteko, betiere osasun egoerak horretarako beta emanez gero.