Barakaldoko Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatuak aurreikuspenak gainditu ditu

0

Herritarrek Barakaldoko Bigarren Eskuko Bizikleten lehen Merkatuari emandako erantzun bikaina eskertu egin du Alba Delgado Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko zinegotziak. Merkatu hori Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta zuzentzen duen sailak antolatu du.

Partaidetza aurreikuspen guztiak gainditu ditu, larunbat honetan Anaien parkean egingo den ekimen berriak. 123 bizikleta erregistratu dira saltzeko, eta, ondorioz, inskripzioa itxi egin behar izan da osasun-agintariek ezarritako neurriak – ibilgailu horien etengabeko desinfekzioa, espazioaren edukiera kontrolatzea, etab. – bete ahal izateko, Covid-19aren kutsatzea saihestuko bada.  Halaber, patineteen salmenta atzeratu behar izan da, eta bizikletak hartzeko ordutegia luzatu, 08:00etara aurreratuz eta 10:00etatik aurrera luzatuz.

Parte-hartze arrakasta horren aurrean, laster, Barakaldon, Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatu berri bat egingo dutela aurreratu du Alba Delgadok, dagoen eskaerari erantzuteko, betiere osasun egoerak horretarako aukera ematen badu.

«Auzotarrak mugikortasun iraunkorraren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustu garbia egiten ari dira, merkatu honek erakutsi duen bezala. Kutsagarriak ez diren garraiobideen erabilera errazten jarraituko dugu Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arlotik, hala nola bizikleta edo patinetea, eta ekonomia zirkularra sustatuz egingo dugu. Izan ere, familia guztiek ez dute horiek erosteko baliabiderik, eta, aldi berean, badira erabiltzen ez diren bizikletak edo patineteak dituzten beste familia batzuk. Hortik dator merkatua antolatzea, ibilgailu horiei bizitza berri bat emateko eta horiek arrazoizko prezioan eros ditzaketenek aukera izateko «, azaldu du Alba Delgadok.