Donostiako agertokietako arte eszenikoen udazkeneko programazioa

0

Donostia Kulturak aurkeztu du Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan eta Larratxo K.E.-n izango diren arte eszenikoetako 52 ikuskizunen (23 kontzertu, 16 antzezlan eta 13 dantza pieza) programazioa.

Nabarmentzekoa da kultur etxeetan eskaintza eszeniko zabala izango dela berriz ere. Horren adibide dira Egiako Gazteszenan izango diren dantza estreinaldi esanguratsuak (Osa & Mugikaren Loser eta Lasalaren Dead). Antzerkian, Victoria Eugeniak 2020ko Antzezlan Onenaren Max Saria jaso duen Jauría izango da. Eta euskaraz ere hitzordu interesgarriak datoz; Angela, Iparragirreren bertso librea, Kutsidazu bidea Ixabel (musikala) edota Garmendia eta Plazaolaren Losers-Galtzaileak

Musika atalean, berriz, hitzordu ugari aukeran, Victoria Eugenia Antzokian izango dira Silvia Pérez CruzEl Drogas eta Nacho Vegas. Euskal musikaren esparruan aipatzekoak dira Garikoitz Mendizabalen eta German Ormazabalen azken proiektua; MetamorfosiaMetamorfosia, Gatiburen 20. urteurrena; eta Mikel Azpirozen azken lana, Islak.

Ikuskizun guzti hauetarako sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.