Donostia Gazteriak haurdunaldi eta haziera taldeak antolatu ditu “0-5: Haurren ongizatea oinarri” programaren barruan.
Helburua da konfiantzazko espazio bat eskaintzea haurdunei, hala nola gurasoei eta euren seme-alabei. Bertan, beren zalantzak, ondo egindakoak, beldurrak eta bizipenak partekatu ahal izango dituzte. Bizi duten garai hau, ahalik eta asebetegarriena izatea da xedea eta ahalik eta betetasun eta ongizaterik handiena senti dezatela. Horretarako, taldeetan bi aditu daude dinamizatzaile gisa: Julene Armendariz Ezeiza, pedagogoa eta terapeuta perinatala eta Estitxu Fernandez Maritxalar, psikologa perinatala.
Taldeak honako adin tarte hauetan banatu dira: haurdunaldi taldea, 0-12 hilabete, 1-2 urte eta 3-5 urte.
Haurdunen taldea eta 3-5 urte bitarteko taldeak presentzialak izango dira, eta aurten berrikuntza bezala Egia Haurtxokoan izango dira (Mandasko Dukea, 32, Atotxako dorre azpian). Baina COVID-19aren egoera dela eta, 0-12 hilabete eta 1-2 urte bitarteko taldeak hasiera batean online formatoan izango dira. Eta egoerak hobera egingo balu presentzialak izatera pasako dira.
Izen emate epea ireki da eta plazak agortu arte egongo da irekia.