Elkarte gastronomikoetan osasun baldintzak betetzen direla ikuskatuko du Donostiako Udalak

0

Hurrengo egunetan, Udaleko Osasun Publikoaren Atalekoteknikariek eta udaltzainek hiriko 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko dituzte. Helburua, osasun krisiaren ondorioz segurtasun eta higiene arloan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea izango da.

Osasun Publikoko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duenez, “kontua da egiaztatzea establezimendu horiek nola ari diren aplikatzen konfinatu ondoren berriro irekitzeko bidali zitzaizkien protokoloak. Guztiek jaso zuten elkarte barruan jartzeko materiala eta adostutako betekizunak biltzen dituen dokumentua”.

Ikuskapena egin ondoren, atzemandako akatsak jasoko dira eta elkarteko zuzendaritza batzordeari hobetzeko proposamenak igorriko zaizkio. Atzemandako akatsak zuzentzen ez badira eta akats horiek larriak badira, zigorra jarri ahal izango zaie, eta, hala behar izanez gero, baita elkartea ixtea dekretatu ere.