Euskal sormenak Donostiako 68. Zinemaldia hartuko du

0

Bueltan da Donostiako Zinemaldia bere 68. edizioan eta, aurtengoa urte berezia izanik ere, Euskal zinemak presentzia nabarmena izango du bertan. Irailaren 26ra bitarte luzatuko den jaialdian hamalau film luzek, hiru film laburrek, bi telesailek, film ertain batek eta ekoizpen fasean dagoen beste lan batek izango dute euskal labela.