Irailaren 28an hasiko dira Onkologikoko lehen solairua birmoldatzeko lanak

0
Surgeon doctor and nurse walking in hospital corridor, Onkologikoa Hospital, Oncology Institute, Case Center for prevention, diagnosis and treatment of cancer, Donostia, San Sebastian, Gipuzkoa, Basque Country, Spain

Osasun Sailaren eta Kutxa banku-fundazioaren arteko atxikimendu-hitzarmena sinatu zenetik, aurrerapausoak eman dira Onkologikoa ospitalea birmoldatzeko eta etapa berrira egokitzeko. Prozesu horretan, birmoldaketa-obrak mugarri garrantzitsua dira, eta 10 hilabete inguruko epean amaituta egotea aurreikusita dago.

Lanek irauten duten bitartean kanpoko kontsultetara eta eguneko ospitalera doazen onkologiako pazienteak Onkologikoko bigarren solairuan artatuko dituzte, bai beren prozesu onkologikoko arduradunek bai erreferentziako medikuek.

Kanpoko kontsultetara eta eguneko ospitalera doazenak COVID-19aren aurrean zaurgarriak direnez, gune horiek garbiak izango dira, COVID-19rik gabeak. Hori egiteko, ezinbestekoa izan da Donostialdeko ESIko egituren eta zerbitzuen eta Gipuzkoako gainerako ESIen arteko lankidetza, bai Lehen Mailako Arretan bai Arreta Espezializatuan.

Hobekuntzak Euskadiko Plan Onkologikoan (2018-2023) sartuta daude, eta, horien bidez, pazienteek arreta zentralizatua jasoko dutela ziurtatu nahi da, haien ongizatearen alde, eta haien premietara egokitzen dela, prestazioen kalitatea eta tratamenduaren humanizazioa bermatuta. Era berean, arreta onkologikoan inplikatutako baliabideen eta erakundeen arteko lankidetzan ere sakondu nahi da.