Jagoletza indartzea erabaki dute Ertzaintzak eta Barakaldoko Poliziak

0

Ertzaintzak eta Barakaldoko Tokiko Poliziak modu koordinatuan lan egingo dute Lutxanan, egun hauetan poliziaren presentzia areagotzeko. Hala adostu dute Amaia del Campo Barakaldoko alkateak Tokiko Poliziarekin eta Ertzaintzarekin egindako bileran, Barakaldoko auzoan izandako azken gertakariak aztertzeko. Izan ere, gaur goizean gizon bat atxilotu dute bidegorrian txirrindulari bati eraso egiteagatik.

Amaitu berri den bileran auzoko bi ordezkarik hartu dute parte, eta Ertzaintzak eskerrak eman dizkie eurekin duten harreman estuagatik. «Herritarren laguntza oso garrantzitsua da, eta Lutxanaren kasuan, Hurbiltzailearen eta bizilagunen arteko harremana oso ona da», adierazi du Del Campok. «Herritarren erantzun onari eta salaketa azkar jarri izanari esker, inplikatuetako bat atxilotu ahal izan dute, eta haren lagunen arrastoaren atzetik ari dira», azpimarratu du.

Hala ere, alkateak lasaitasunerako deia egin du. «Lutxana auzo segurua da. Erne egongo gara, baina azken urtean lapurreta bat izan da, bai eta egun gaur goizean gertatutakoa ere; horregatik, garrantzitsua da bizilagunak lasai egotea, auzoa ez dadiin estigmatizatua izan», gogorarazi du.

Alkateak eskerrak eman dizkie bilerara joan diren bizilagunei, beren kezkak eta eskariak mahai gainean jarri dituztelako, eta eskatu die elkarlanean jarraitzeko, segurtasun-kidegoak ohartaraziz, inguru horretan egintza susmagarriak gertatzen direnean.

«Barakaldon ez dira inoiz ongi etorriak izango gure hiriko ordena normala hankaz gora jarri nahi dutenak. Ez dugu delitu-ekintzarik onartuko, eta beti erne egongo gara, egiten duenak ordain dezan eta gure hirian delituak egiteko eta eraso egiteko gogoa ken dakien», esan du alkateak.