Javier Hurtado sailburuak: “Erakundeek estu-estuan egin behar dugu lan elkarrekin turismoko, merkataritzako eta kontsumitzaileak defendatzeko politika eraginkorrak koordinatzeko”

0

Turismo, merkataritza eta kontsumoaren sektorearekin eta Merkataritza Ganberekin bilerak izan ondoren, Javier Hurtado sailburua hiriburuetako udaletako 3 sailetako zinegotziekin eta EUDELekin bildu da gaur. Elkarraldian, sailburuarekin batera egon dira Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurro, Merkataritzako zuzendari Elena Moreno eta Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaría.

Hauek izan dira bilerara bertaratuak: Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko ekonomiaren garapena, merkataritza eta enplegua saileko zinegotzia; Yolanza Díez, Bilboko Udaleko osasuna eta kontsumoa saileko zinegotzia; Enrique Ramos, Donostiako Udaleko ekonomia eta enplegua, ekologia eta osasun publikoa saileko zinegotzia; Cristina Lagé, Donostiako Udaleko turismo sostengagarria saileko zinegotzia; Maider Echevarría, Gasteizko Udaleko alkateordea eta ekonomia-sustapen, enplegu, merkataritza eta turismo saileko zinegotzi ordezkaria; Igor Salazar, Gasteizko Udaleko merkataritza, prestakuntza eta enplegu zerbitzuetan ordezkaritza berezia duen zinegotzia; Livia Lopez, Gasteizko udaleko kirola eta osasuna saileko zinegotzia; eta Aitziber Oliban, EUDELeko ordezkaria eta Erandioko alkatea.

Sailburuak dagoeneko azpimarratu zuen bere lehentasunetako bat zela sektorearekin eta erakundeekin lankidetzan aritzea “haien egoera ezagutzeko eta, haien partaidetzarekin eta inplikazioarekin, politika eta programa eraginkorrak diseinatzeko”. Hain zuzen ere, Udalekin eta Aldundiekin “nahi ditugu koordinatu turismoa eta gertuko merkataritza sustatzeko politikak, baita kontsumoarekin eta kontsumitzaileen eskubideekin zerikusia duten gaiak ere”.