Lana aurkitu dute 16 langabek ‘Barakaldo Lan Up’ enplegu programari esker

0
PRUEBA

Juan Antonio Pizarro Enplegu, Gizarte-kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotziak gaur jakitera eman duenez, Barakaldoko Udalak ‘Lan Up’ programaren barruan sustatutako laneratzeko ibilbideei esker, 16 langabek kualifikazio-eskara handia duten alorretan lan egin ahal izan dute.

Kontratuak 14 enpresatan egin dira, Big Data, marketin digitala eta robotika industriala alorretan aritzeko eta fatxadak birgaitzeko. «Gure enpresen artean profesional kualifikatuen eskaria dago, eta hori baliatu behar dugu lan bila ari direnen enplegagarritasun aukerak areagotzeko», azpimarratu du Pizarrok.

Egindako 16 kontratuetatik, 9 desabantaila-egoeran dauden kolektiboetakoentzat izan dira: bost, iraupen luzeko langabetuentzat; hiru, 35 urtetik beherakoentzat eta bat, 55 urtetik gorakoentzat.

Kontratazioak egin dituzten enpresei dagokienez, bost, kontratu robot industrialen arloarekin lotuta daude; beste bost, fatxaden birgaitzearekin; lau, marketing digitalean eta bi, Big Datan.

«Horrelako ekintzak sendotzeko lanean jarraituko dugu. Eta enpresen eta langabetuen beharrak uztartuko dituzten laneratzeko tresnen bidez egingo dugu, ‘Barakaldo Lan Up’ enplegu planaren bidez, 105.106,56 euroko inbertsioa egin baita «, gogorarazi du Juan Antonio Pizarrok, Inguralde tokiko garapen agentziak egindako lanari balioa emanez.