Martutenen eraikin publiko bat berreskuratzeko izapideak egin ditu Donostiako Udalak

0

Donostiako Udalak Mateo Etxeberri izeneko eraikina berreskuratuko du. Eraikin hori Ubarburu pasealekuko 27. eta 29. zenbakietan dago, eta baimenik gabeko pertsonek okupatzen dute. Eraikina udalarena da, eta Torrua Zaharreko espazio libre, bide, espaloi eta aparkalekuetarako lurzatietan dago.

Tokiko Gobernu Batzarrak eraikineko okupatzaileei zortzi egun ematea onartu du, euren jarduera bertan behera utz dezaten eta eraikina hustu dezaten. Finkak adierazitako epean husten ez badira, berreskuratzeko espedienteari jarraipena emango zaio.

Bidegabe okupatutako ondasunak berreskuratzeko espediente hori ekainean erabaki zen. Bertan, okupatzaileei entzunaldi-epe bat eman zitzaien, baina interesdunek ez dute alegaziorik aurkeztu jakinarazpenaren ondoren.