Urriaren lehenean zabalduko dituzte berriro Gorostitzako igerileku estaliak

0
Polideportivo Municipal Piscinas Paco Yoldi. Piscina cubierta (50X21) Piscina cubierta (25X12) Piscina descubierta de chapoteo (4X4) 3 salas para usos multiples (120m2) 1 gimnasio de musculación (180m2) 1 gimnasio cardiovascular (180m2) Pista polideportiva 50X30 (3 módulos) Frontón corto 36X18 (posibilidad fútbol sala) Frontón largo 55X18 Donostia, 13 de enero de 2010 © Karlos Corbella -argazkilaria-

Datorren urriaren lehenean amaituko da igerilekuetako uda-denboraldia, eta orduan zabalduko ditu Udalak Gorostitzako kiroldegietako barne instalazio berriak. Barneko igerilekuak erabiltzeko moduan izango dira edukiera mugatuekin, Covid-19aren kutsatzeak saihesteko urruntze eta segurtasun neurriak hartuta. Horrez gainera, igeriketa ikastaroak eta kirol eskolak eta eskola-entrenamenduak ere etenda jarri dezatela erabaki du Barakaldo Kirolak-ek. «Higiene eta osasun berme guztiak eskaini nahi ditugu, kiroldegiko jardueretara itzultzea segurua izan dadin. Oraingoan, hobe dugu zuhur jokatu», adierazi du Barakaldo Kirolak-eko buruak.

Gorostitzako igerilekuetan, ohiko edukieraren % 30 baino ez da erabiliko. Horrek esan nahi du, ezarritako txanda bakoitzean, 169 lagun besterik ez dela sartuko: astelehenetik larunbatera, 08:15etik 11:00etara; 13:00etatik 16:00etara eta 17:30etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan, 08:15tik 11:00etara eta 12:30etik 14:00etara.

Aldagelak zabalik egongo badira ere, seinalatuta egongo dira erabiltzeko moduan diren aldeak eta ez direnak zinta itsasgarriarekin.  Komunak eta dutxak ere erabili ahal izango dira, baina ez da dutxa eta pixatoki guztiak erabiltzerik izango, segurtasun distantzia zaintzeko.. Gorostitzako bainu turkiarrak eta gimnasioak itxita jarraituko dute.

Lasesarreko kiroldegian, igerilekuak zabalik jarraituko dute, uda osoan bezala, % 50eko edukierarekin. Horrek esan nahi du gehienez 341 lagun sartuko direla txanda bakoitzean. Astelehenetik ostiralera, 07:15etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 08:15etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara.

Ohiko ordutegian zabalduko da UBOa, aurretik erreserba eginda; jolasteko igerilekua, ordea, itxita egongo da.

Txanden erreserba www.barakaldokirolak.eus web orrian eta kiroldegietan bertan egin daiteke.