Emozioen kudeaketa osasuntsua eta eraginkorra ikastaroa Zarautzen

0

Zarauzko Udalak antolatu duen ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea irailaren 25ean bukatuko da.

Gugan eta besteengan bizirik dagoena ezagutu eta emozioak modu osasuntsu eta eraginkorrean bideratzeko ikastaroa da. Gure erlazioetan empatiaz harremantzeko baliabideak eskuratuko dira ikastaroan. Emozioak entzunaz, gure ongizaterako bidea argituko da.

Seme alaba, guraso, bikote, ikasle, lankide edo norberarekin harremana zaindu nahi dutenei zuzenduta dago ikastaroa.