‘Zure bizitza euskarazi’, Zarauzko euskaltegian

0
PRUEBA

Aurten hogeita hemezortzigarren ikasturtea izango da Zarauzko Udal Euskaltegian.

Urtero bezala, eskaintza zabala egongo da. Ikasleak euskara ikasten has daitezke, beren euskara maila hobetu edota euskara agiriak lortzeko.

Udalak lagundu egin nahi die euskara ikasten dutenei eta horretarako badu beka sistema bat: euskara ikasten ari direnei matrikularen %75 itzultzen die, baldin eta emandako orduen %80 betetzen badituzte. Ikastaroan zehar langabezian daudenei %100 itzultzen die. Horretaz gain, HABEren azterketaren bat gainditzen duenak erakunde horri dirulaguntza eska diezaioke, eta dagokion dirulaguntza HABE eta Udalaren artean osatuko da.

Ikasteko, batetik, aurrez aurreko taldeak eskaintzen dira, eta, bestetik, autoikaskuntza zerbitzua ere badago. Bietan maila guztiak egiteko aukera daukate ikasleek. AISA-Harrera ikastaroa ere izango da, Gizarte zerbitzuetako departamentuko Immigrazio eta kultur aniztasuneko teknikariarekin elkarlanean antolatuta, herrira iritsitako etorkinak euskara ikasten hasteko, eta Udalaren hainbat zerbitzuren berri jasotzeko. DBHn dabiltzan etorkin gaztetxoentzat ere errefotzu-ikastaroak ematen dira, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuta.

Eta euskara erabiltzeko, berriz, Mintzalaguna programa eskaintzen da.

Beraz, guztien beharrak asetzeko eskaintza egokia delakoan, euskaraz ez dakitenak ikastera animatu nahi ditu Zarauzko Udalak eta dakitenek, berriz, erabili eta hobetzera.