Eusko Jaurlaritzak segurtasun industrialeko dekretua aurkeztuko du, urrian indarrean sartu aurretik

0

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak bi saio antolatu ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, urriaren 1ean indarrean jarriko den ekainaren 30eko 81/2020 Industria Segurtasunari buruzko dekretua aurkezteko.

Uztailaren 14an EHHAn argitaratu zen dekretu berria ezartzeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu industria-segurtasuneko zenbait arlotan, batez ere, instalazioak martxan jartzeko izapideari dagokionez, baita industria-segurtasunaren araudiaren mendeko jardueren hasierari ere.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du interesdunei araudi berriaren xehetasunak azaltzea, eta horretarako, streaming bidezko aurkezpen-saio bi antolatu ditu, irailaren 30ean: (09:30ean euskaraz, eta 11:30ean gaztelaniaz).

Parte hartzeko web helbide honetan dagoen izena emateko eskaera bete behar da: https://www.euskadi.eus/812020-dekretuaren-aurkezpena-ekainaren-30ekoa-industria-segurtasunari-buruzkoa/web01-a2indust/eu/. Izena emateko epea astelehenean bukatuko da.