Javier Hurtado sailburua: «Orain inoiz baino gehiago, merkataritzak gure herri eta hirietan duen eginkizun egituratzailea aldarrikatzen dugu».

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak GasteizOn pasabidearen irekiera ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Gasteizko Florida parkean. Haren helburu nagusia da hiria modaren arloko erreferente bihurtzea, irudi moderno eta berritzaile bat zabaltzea eta hiriko merkataritzarako erakusleiho pribilegiatua izatea da, pasabide berean moda, artea, kultura eta ikuskizunak integratuz.

Javier Hurtadok azpimarratu du bere Sailaren lehentasuna enplegua eta negozioak mantentzea dela, merkataritza-jarduera suspertu ahal izateko. «Orain inoiz baino gehiago aldarrikatu behar dugu eginkizun egituratzaile hori, gure herri eta hirietako merkataritza dinamizatzekoa. Hau bezalako pasabideek erakusten digute hurbileko merkataritza hemen dagoela gure bizitza errazteko. »

Sailburuak, bestalde, merkataritzak eta ostalaritzak ekonomian eta enplegu-sorkuntzan ez ezik gizarte-kohesioan ere duten garrantzia adierazi du. Bestalde, berretsi egin da txikizkako merkataritza garatu, eraginkor eta lehiakorraren alde lan egin behar dela, kontsumitzaileen beharretara egokitutako merkataritza-formatuen aniztasunarekin, orekatua bere banaketan eta lurraldeen artean eskuragarri.

 Sailburuaren arabera, gaur egun bizi ditugun konbultsioek suspertze-palanka izan behar dira, eta aukera gisa baliatu behar ditugu eraldaketa- eta modernizazio-prozesuan dagoen sektoreak, aldaketa disruptibo garrantzitsu horiei aurre egiteko. «Guztiok egokitu behar izan dugu osasun-krisiaren ondoriozko egoera berrietara – gaineratu du –, eta merkataritzarekin lotutako erronkak ez dira desagertu krisiarekin; izan ere, joeren katalizatzaile bilakatu da. Digitalizazioak, kontsumo-ohitura berriek eta nahitaezko berregokitzeak indarrean jarraitzen dute».