Mundu osoko 750 startup inskribatu dira berrikuntza irekiko BIND 4.0 programan

0
PRUEBA

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak, BIND 4.0k, bere bosgarren edizioaren deialdia itxi du eta 748 proiektu inskribatu dira guztira; hortaz, % 30 gehiago joan den urtearen aldean. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko/pribatu hau, SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatua, arrakasta handia izaten ari da, eta hori agerian da, gainera, startupen jatorria ikusita. Kandidaturak 73 herrialdetatik etorriak dira; horietatik 584 nazioartekoak –% 37 gehiago joan den urtearen aldean–, 59 Euskadikoak eta 100 Estatukoak. Enpresa traktoreek hautatutako proiektuak 2021eko urtarrilean ezagutzera emango dira.

BIND 4.0 berrikuntza irekiaren eta Industria 4.0ren azelerazioaren erreferente bilakatu da munduan, eta irmotu egin da bere bost edizioetan, Euskadin egoitza duten industria, energia, osasun eta elikagaien sektoreko enpresa nagusien inplikazioari esker. Besteak beste, Mercedes-Benz, Ferrovial, Siemens Gamesa, Quirónsalud, Coca-Cola European Partners eta Unilever enpresa garrantzitsuek bermatuta eta 2016an martxan jarri zenetik jaso izan diren 2.400etik gora kandidaturekin, azelerazio-programa honek indartu egiten du Euskadiren posizioa industria-berrikuntzaren ekosistema gisa, erreferentziazkoa nazioartean. Horregatik, startupek jarraitu egiten dute apustu egiten BIND 4.0ren alde, erreferentziazko bezeroen eskutik merkatuan izango duen sarbidea bizkortzeko modu gisa.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea inskribatutako nazioarteko proiektu guztietatik, ia % 40 munduko garapen teknologikoko hub nagusietakoak direla, besteak beste: Estatu Batuak, Erresuma Batua (bigarren eskualdea inskripzio-kopuru handienarekin, Espainiaren atzetik), Singapur, Finlandia, Alemania, Holanda, Israel, Frantzia eta Italia. Gainerako kandidaturetatik (guztira 159) 59 Euskadikoak dira (17 Gipuzkoakoak, 12 Arabakoak eta 31 Bizkaikoak) eta 100 Estatuko gainerako lekuetakoak. Eskaria egonkor mantentzen da aurreko edizioarekiko.

Proiektuen artean, nabarmentzekoa da, beste urte batzuen aldean, Erresuma Batuetako startupak (63); bigarren herrialdea kandidatura gehienekin, Espainiaren ondoren, zeina lehena baiten rankingean. Jarraian, hirugarrena, India (53), eta ondoren Brasil (44) eta Alemania (39), erregistro gehien izandako bosgarren herrialdea. Bestalde, oraindik ere gero eta presentzia handiagoa du Europak, guztira 447 konpainia ordezkaturekin; % 34 gehiago laugarren edizioaren aldean. Bestalde, Hego Amerika bigarren lekuan kokatzen da 89 kandidaturarekin, eta jarraian Hego Asia (79) eta Ipar Amerika (57).