Arriola sailburuak lehen bilera egin du Garraio ministroarekin Madrilen

0
PRUEBA

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro Jose Luis Abalosekin bildu da Madrilen gaur arratsaldean egin duten bilera batean.  Arriola sailburuak Garraioen arloa bere gain hartu duenetik, bi administrazioen arteko lehen harremana da. Ministerioaren egoitzan egin den bileran, Garraioetako sailburuorde Pedro Marcok eta Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako Estatuko idazkari Pedro Saurak ere hartu dute parte.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzan arlo honetan izandako aldaketa ofizial egiteko eta, bestetik, trenbide-azpiegituren arloan bi administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen ari diren proiektu garrantzitsuen inguruan informazioa eta iritziak trukatzeko balio izan du hitzorduak. Bileran aztertutako gai nagusien artean honako hauek aipa daitezke: abiadura handiko ibilbidean (euskal Y) gauzatzen ari diren lanen martxa, hiriburuetako sarbideak eta merkantzien Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea. Bi ordezkaritzek, gainera, hasi den etapa honetan euren jarduketak koordinatu ahal izateko lan-metodologia bateratua diseinatzeko konpromisoa hartu dute.