Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko faseari hasiera emateko antolatutako ekitaldian

0
PRUEBA

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak parte hartu du Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko faseari hasiera emateko antolatutako ekitaldian. Bergaran antolatutako hitzordu honetan bigarren edizio honetako nobedade nagusiaketa Euskaraldiaren abesti berria aurkeztu dira. Zupiriak azpimarratu duenez, bigarren edizioan Euskaraldiak entitateei pausoak emateko aukera eskainiko die euskararen erabilerarako gune egoki bihurtzeko. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere bertan izan da.

Arratsaldeko ekitaldia baliagarria izan da goizean egin den izen-emate epearen aurkezpenari jarraipena emateko.

Esteka honetan Euskaraldiaren abesti berriaren bideoklipa ikus daiteke.