Donostiak Aspanogiren ekimenarekin bat egiten du minbizia duten haurrei laguntzeko

0

Donostiak bat egin du Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioaren ‘# 30urte’ ekimenarekin. Horrela, Donostiako Udalak, udaletxeko fatxada urre kolorez argiztatuko du, eta herritarrei dei egiten die beren etxeko balkoiak eta/edo leihoak apaindu eta iluntzeko, sormena erabiliz. Ekintza solidarioa izateaz gain, familian ere egin daiteke.

Kanpainak hilabete osoa darama martxan, gizartea haurren minbiziaren arazoaz kontzientziatzeko asmoarekin, gaixotasuna duten adingabeak ikusarazi nahian. Ekimen hori Childhood Cancer Internationaletik sortutako ‘#EnciendeLaEsperanza’ mundu mailako kanpainaren barruan sartzen da. Kanpaina horrek iraila haurren minbiziari buruzko sentsibilizazio hilabetetzat hartzen du.

Zehazki, urrezko begizta mundu osoko minbizi gaixo gazteenak irudikatzen dituen ikurra da. Urrezko koloreak haurren eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan duen ausardia ohoratzen du, itxaropena adierazteaz gain. Sinbolo komun horri esker, arazo horren baterako irudia eraiki ahal izan da, eta, horrela, ikusgarritasuna eta eragin soziala indartu dira.