Donostiako 2021eko udal zerga-arauak onartuta

0

Donostiako Udalbatzarrak 2021eko udal zerga-arauak onartu ditu, gaur egin den iraileko ohiko udalbatzarrean.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak adierazi du «2021eko zerga arauek behar gehien duten pertsonak babesten dituzte, eta hiriko ekonomia-jarduerak kontuan hartzen dituzte, hain zuzen ere, konfinamenduak eragindako geldialdia gainditzen saiatzen ari den ekonomia-jarduera». Zehatzago esanda, Udal gobernuak aurreikusten du 1,7 milioi euro gehiago biltzea zerga arau berriekin, eta horrek ahalbidetuko du, Jaime Dominguez-Macayaren ustez, Udalaren finantza-kaudimena, eta beraz, donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzea.

Udal gobernuak zerga arauak oso gutxi aldatzeko proposamena egin zuen, eta gaurkoan tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren eta oposizioko hainbat talderen arteko akordioarekin, hain zuzen ere, lau aldaketa egiteko. Eta horietako batek lotura du indarrean dauden zerga arauekin, eta zehatzago esanda, mahai eta aulkien gaineko tasarekin.

Hortaz, Udal gobernuak Elkarrekin Donostia udal-taldearekin akordioa lortu du, eta ondorioz, baiezko botoa emango dio aipatutako udal taldeak egindako zuzenketari, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonek aparkatzeko egoiliarren txartelaren gaineko tasan aurreikusitako igoera (%10) ez ordaintzeko.