Donostiako Udalak haur eta gazteen aisialdian euskara sustatzeko egitasmoak antolatu ditu

0

Donostiako Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bidez haur eta gazteen artean aisialdian euskararen erabilera sustatzeko lanean jarraitzen du.

Udalak ikusten du haur eta gazte askok eskolan bakarrik hitz egiteko aukera dutela, eta, beraz, komenigarria eta beharrezkoa dela bizi-eremuak sortzea euskara aisialdian ere erabil dezaten.

Aste honetan Parketarrak izeneko proiektua egiten ari dira hiriko 15 auzo eta parkeetan. Parketarrak proiektuari esker, neska-mutilek euskaraz jolasteko ohitura hartzen dute auzoko parkeetan.