Eusko Jaurlaritzak salatu du Beasaingo gazte-lokal batean Ertzaintzako agente baten aurkako pintada iraingarriak agertu direla

0

Eusko Jaurlaritzak salatu du Beasaingo Oriamendi kalean dagoen gazte-lokal batean Ertzaintzako agente baten aurkako pintada iraingarriak agertu direla. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren ustez onartezina da sarrerako ateko kristaletan kalteak eragin dituen erasoa. Pintadak, “zipaio” eta “faxistak, txakurrak eta hauen lagunak”, jada ezabatu dituzte.

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak bere elkartasuna helarazi die agenteari eta Ertzaintza osoari, bere arduragatik eta herritarrei ematen dien zerbitzu publiko garrantzitsuagatik. “Era honetako erasoak sobera daude eta onartezinak dira Euskadin. Iraganekoak diren eta euskal gizarteak behin betiko gainditu nahi dituen garaiak ekartzen dizkigute gogora”, esan du sailburuak.