Gorostitzako zelaietako garbiketa indartuko du Barakaldok

0
PRUEBA
Barakaldoko Udalak Gorostitzako zelaietako garbiketa  indartuko duela iragarri du, hura baita barakaldarren zerupeko aisialdirako ingururik preziatuenetakoa.  Udalari zelaietan hondakinak hobeto biltzeko neurriak abiaraz ditzala eskatzeko aurkeztu den mozioa onartu da gaur arratsaldeko Udalbatzaren bilkuran; proposamena berretsi du Hiriko eta Auzoetako Lan eta Zerbitzu Arloko zinegotziak, atseden-gune horretako oraingo garbiketa zerbitzua hiru edukiontzi eta paperontzien bidez indartuko dutela iragarriz.
Zehazki, zerbitzuari inolako kosturik gaineratu gabe, beira, ontziak eta hondakinak biltzeko hiru edukiontzi jarriko ditu Udalak aparkalekuaren inguruan, «horrela, erraz sartu ahal izango baitira zabor-bilketako kamioiak bertara», azaldu du zinegotziak. Horrez gainera, beste hiru paperontzi jarriko dira. «Guztion erantzukizuna da parkea garbi edukitzea, eta horretarako, hondakinak erraz biltzeko bitartekoak eskaini behar ditu administrazio publikoak», adierazi du Uriak.  «Eta horrela egin izan dugu orain arte, ondo baitakigu jakin, inguru honetara jendea maiz etortzen dena eta hondakin ugari sortzen dena; horregatik jarri genituen edukiera handiko metalezko egitura duten 2 edukiontzi ¿ 1.1oo litrokoa, bakoitza ¿ Tellaetxe parkearen pareko aparkalekuan, era guztietako  hondakinetarako. Parkea zeharkatzen duen ibilbidean ere jarri genituen paperontziak.  Horri guztiorri erantsiko dizkiegu orain beste hiru edukiontziak eta paperontzi berriak ere», gogoratu du zinegotziak.
Berehala jarriko dituzte hondakinen edukiontziak, bai eta paperontziak ere. Beira eta ontziak biltzeko edukiontziak Ekovidrio eta Garbiker erakundeei eskatu behar zaizkie, haiekin baitauka Udalak zerbitzua hitzartua;  ekarri bezain laster jarriko dituzte, beraz.