Hasi dira Barakaldoko Santo Domingo Guzmán eta Manuel de Falla kaleak urbanizatzeko lanak

0

Hasi dira dira Forudunak, Santo Domingo Guzmán eta Manuel de Falla kaleak berriz urbanizatzeko lanak. 440.000 euro inbertitu ditu Barakaldoko Udalak Zuhatzu-Arteagabeitia auzo barakaldarreko hiru kaleak berriro urbanizatzeko lanetan. Zehazki, kaleen diseinua gaurkotuko da,  hiriko kale berriztatuen itxurarekin bateratuaz. Horretarako, zoladura eta argiztapena hobetuko dira eta, zenbait kasutan, aparkalekuetako tokiak ugarituko.

Horrek esan nahi du, oraingo espaloiak eraitsi, euri-uren, ur zikinen, argiztapenaren, hornikuntzen eta telekomunikazioen sareak berritu eta Forudunak eta Santo Domingo de Guzmán  kaleak asfaltatu egingo dituztela.  Kale berrietan Barakaldo motako harlauza hidraulikoa jarriko da, bi tonalitateetan. Harlauzak ez-labaingarriak izango dira.