Hondarribiko Mugikortasun Mahaia asteazkenean bilduko da

0

Asteazkenean Udaletxeko Areto Nagusian Mugikortasun Mahaia elkartuko da. Koronabirusaren osasun krisiak eragindako etenaldi luzearen ondoren egiten den bigarren bilera da, uztailaren 20an egin zenaren ostean.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “asteazkenean dugu berriz hitzordua Udaleko Areto Nagusian. Arratsaldeko 18:30ean izango da. Saioan mugikortasunaren ordenantzaren zirriborroa izango da hizpide, monografikoa izango dela esan genezake”.

“Uztailaren 20an bertaratu zirenekin adostu genuen zirriborro bat helaraziko zitzaiela, eta uztailaren 30ean bidali zitzaien. Orain, denek bere ekarpenak, zalantzak edota galderak aurkezteko aukera izango dute asteazkenean” gehitu du Silanesek.

Edonork bere iradokizun eta proposamenak helarazi ditzake mugikortasuna@hondarribia.eus helbide elektronikora.