Javier Hurtado sailbura: «Nire konpromisua gobernantza eraginkorra lortzea da erakundeen arteko lankidetza arinari esker»

0

Javier Hurtado sailburuak bilera izan zuen turismo eta merkataritzako foro diputatuekin. Bileran izan ziren Imanol Lasa Gipuzkoako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko foro diputatua; Cristina González 2. diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foro diputatua; eta Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomiaren Garapenerako foru diputatua.

Bilera honek bukatutzat ematen zuen erakundeekin izandako kontaktu-erronda, astelehenean 3 arloetako hiriburuetako udal-zinegotziekin eta EUDELekin izan ondoren. Atzoko bileran izan ziren baita, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurro eta Merkataritza zuzendari Elena Moreno.

Sailburuak azaldu zuenez legegintzaldi honetako ildo nagusiak Gobernuaren akordiaren barruan daude eta bere konpromisua dela “erakundeen arteko lankidetza arina eta akordioak barne hartzen dituen baterako gobernantza” baten parte izatea.

Lehentasuna krisialditik estrategia bateratuen bidez ateratzea da, enpleguei eustea eta enpresen likidezia sustatuz, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreak suspertzeko. “Turismo jasangarria sustatuko dugu, Euskadi helmuga seguru, adimentsu eta lehiakor gisa hartuta. Eta merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plana, lehiakortasuna hobetzea, aliantzetan eta gobernantza berri batean sakonduz”.

Sailburuak gogoratu zuen, udalek bezala, aldundiak “zarete zuon lurraldeen hurbileko ikuspegia eta hiritarrekin harreman estuagoa duzuenok”.

Bileran beste gai batzutaz ere mintzatu ziren, esaterako osasun-protokoloak, egoera ekonomikoa eta enpleguarena eta etorkizuneko aukerak. “Sektorea kontuan izateari, aldundiekin, udalekin eta Espainiako gobernuarekin erakundeen arteko koordinazioa gehituta, nire kudeaketaren oinarrietako bat izango da”.