Josu Erkorekak lehen Lehendariodetzarako eta Segurtasun Sailerako lantalde berria diseinatu du

0

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak bihar, asteartea, eramango ditu Gobernu Bilerara bere lantalde berria osatuko duten pertsonen lehenengo izendapenak.

Josu Zubiaga berriz ere Segurtasuneko sailburuordea izango da, karguan 8 urteko esperientzia luzea izan ondoren, eta Ertzaintzaren zuzendaria Rodrigo Gartzia, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria Pedro Anitua, Joko eta ikuskizunetako zuzendaria Aitor Uriarte eta Trafikoko zuzendaria Sonia Díaz de Corcuera, hauek ere, beraz, lehengo karguan jarraituko dute.

Bestalde, orain arte Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordea izan den Elixabete Etxanobek Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde kargua hartuko du. Lan-arlo honetan, beste lau izen berri izango dira: Izaskun Urien Giza Baliabideetako zuzendaria izango da, Itziar Lizeaga Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria, Olatz Arabiorrutia Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzaren buruan izango da eta Egoitz Laburu Rodriguez Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren buruan.

Azkenik, orain arte Funtzio Publikoko sailburuordea izan dena, Andrés Zearreta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria izango da, eta berarekin elkarlanean jardungo duen Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria Arkauten.