Martxan da Urola Kostako Mintzalagun programa

0
PRUEBA

Ekin diogu ikasturte berriari eta abian da 2020-2021 ikasturteko Urola Kosta mailako Mintzalagun Programa. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, alegia) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritu daitezen.

Mintzalagun ekimena aukera ezin hobea da euskara praktikatu nahi, baina norekin egin ez dutenentzat. Aldi berean, oso egitasmo interesgarria da euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritarrentzat.

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.