Santa Teresan dagoen etxerik gabekoentzako eguneko zentrorako sarbideak hobetu ditu Barakaldoko Udalak

0

Santa Teresa auzoan dagoen etxerik gabekoentzako eguneko zentrorako sarbidea hobetu du Barakaldoko Udalak. Horretarako, 48.000 euro inbertitu ditu,  bi arrapala, bata oinezkoentzakoa eta bestea, berriz, ibilgailuetarakoa, egiteko.

Bi harmaila igo behar izaten ziren eguneko zentrora sartzeko. Beraz, mugikortasun urrikoentzako sarbidea egokitzeko  arrapala bana egin dira,  bata, oinezkoentzat eta bestea, berriz,  ibilgailuetarako; horrela, eguneko zentrorako elikagaien zamalanak ere erraztuko dira. Arrapalaren aldamenean metalezko bi ate berri jarri dira, bai eta eskudel bat ere, oinezkoentzako aldean.

Jarduketaren bidez, kale osoko zorua hobetu da, oso narriatua zegoenez, gainerako instalazioetara sartzea zailtzen baitzuen. Zoruak zulo, pitzadura eta zartatu asko zituen, eta berriro asfaltatu beharra zegoen, zentroko erabiltzaileak modu seguruan  sar zitezen zentrora.

Azkenik, argiztapen sarea ez ezik drainatzea ere berritu da, lursailean sortzen diren jarioak bildu eta udal ur-sarera isur daitezen.

48.049,37 eurokoa izan da jarduketarako inbertsioa, eta  lanek hilabete iraun dute.