Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du

0

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak prentsaurrekoan aztertu du Euskadiko egoera epidemiologikoa. Garitanoren esanetan, 3 eta 16 urte arteko biztanleen intzidentzia-tasak behera egin du.

Joan den ostiraletik gaur arte, irailaren 28ra arte, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 24.986 PCR proba egin dira, eta horietan COVIDeko beste 1.231 kasu positibo atzeman dira.

Lurraldeen arabera, positibo kopururik handiena Bizkaian izan da, 630 kasurekin, ondoren Gipuzkoan, 310 kasurekin, eta, azkenik, Araban, 258 kasurekin. Horri Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo bizi diren eta positibo eman duten 33 pertsona gehitu behar zaizkio.

Momentu honetan, 273 pertsona daude ospitaleratuta; beraz, kopuruak joera egonkorra du, eta detektatutako positibo kopurua egiten diren PCR proba guztien % 5 inguru da.