Bizkaiak autonomoen, mikroenpresen eta ETEen likidezia bultzatzeko neurriak eguneratu ditu

0

Aldundiak 20 milioi euro inguruko likidezia eman die krisiaren aurrean ahulenak diren enpresa eta profesionalei, salbuespen berrien eta itzulketen aurrerapenaren bidez. Halaber, Foru Ogasunak gogorarazi du bihar amaituko dela 2019ko Errenta eta Ondare kanpaina eta, beraz, urrian kobratuko da ordaindu beharreko aitorpenen lehen epea.

Bizkaiko Foru Aldundiak neurri berriak hartu ditu lurraldeko enpresa eta profesionalen likidezia bultzatzeko, Covid-19aren pandemiaren lehen asteetan abian jarritako neurrien ildotik. Horretarako hirugarren hiruhilekoari dagokion PFEZaren ordainketa zatikatua ordaintzetik salbuetsi ditu langile autonomoak eta enpresa txikienean kasuan aurreratu egin ditu Sozietateen gaineko Zergaren itzulketak, eta bihartik aurrera egingo dira.