Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako euskal legearen onarpena bizkortuko du

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur iragarri du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen aldaketa bizkortu egingo duela Jaurlaritzak. Gaineratu du, aldaketa “adostu” horren bitartez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politika eta “Herri-mailako itun garrantzitsua” ahalbidetu nahi direla. Horren haritik, testu berriari esker, emakumeen aurkako indarkeria “genero-desparekotasunaren adierazle nagusi” izatea indartuko da.

Sailburua eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaida, Estatu Itunaren esparruan onartutako Genero Indarkeriaren aurkako estrategiei buruzko Senatuaren Txostenaren akordioen jarraipenerako eta ebaluaziorako batzorde bereziaren aurrean azaldu dira. Bertan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak indarkeria matxistaren aurkako borrokan euskal erakundeen eta Emakunderen ibilbidea azpimarratu du, «emakumeen eta gizonen arteko desparekotasunaren icebergaren tontorra” dela gogoratuz.

Artolazabalek edozein motako genero-indarkeria agerian jartzen urratsak ematen jarraitzeko premia azpimarratu du. Horregatik, “halako jokabideak bizitzaren esparru guztietan emakumeek jasaten duten desparekotasunaren eta diskriminazioaren ondorio direla” ustea handitzea da lan-ildo nagusietako bat Eusko Jaurlaritza osoarentzat, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzarekin.

Sailburuak gogoratu du, Euskal Autonomia Erkidegoan, legez, Emakunde arduratzen dela berdintasun-politikak koordinatzeaz, ebaluatzeaz eta sustatzeaz. Halaber ohartarazi du duela aste batzuk sailburuak berak zuzentzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sail berria jarri zela abian, eta bertan Emakundek erakunde autonomo izaera izaten jarraituko duela eta bertako zuzendaritza-kontseiluaren buru Lehendakariak izaten jarraituko duela. Artolazabalen iritziz, antolaketa horri esker “zeharkako politiketan urratsak ematen jarraitzeko beste aukera bat zabaltzen zaigu”.

Izan ere, aurreko legealdian sei sailen artean banatuta zegoen indarkeria matxistaren biktima ziren emakumeenganako arreta (Segurtasuna, Enplegua eta Gizarte Politikak, Etxebizitza, Osasuna, Justizia eta Hezkuntza). “Emakumeen aurkako indarkeria arazo globala, egiturazkoa eta multidimentsionala baita”. “Errealitate horretaz eta horrek suposatzen duen erronkaz jabetuta, Jaurlaritzako sailek, bakoitzak gure esparrutik, gure ekarpenak egiteko konpromisoa hartzen dugu erantzun egokia emateko”.

Euskal erakundeek badute “Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana” izeneko tresna bat, emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko eta berdintasunean urratsak emateko. Lehen helburuari begira, hiru tresnaz baliatzen da:

  • Sentsibilizazioa eta prebentzioa,
  • Kaltea hautematea, arreta ematea eta erreparazioa, eta
  • Erakundeen arteko koordinazioa.

Artolazabalen hitzetan, dokumentu horrek jarraitu beharreko “ibilbide-orria erakusten du” eta bat dator Istanbulgo Hitzarmenarekin, Estatu Itunarekin eta Euskadi Basque Country 2030 Agendarekin. “Gure VII. Planak sustatzen dituen ekintza guztiek emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta hobea eskaintzeko helburua dute, Estatuko Itunak bilatzen duen modu berean” azpimarratu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Bere agerraldian, Sailburuak Emakundek Estatu Itunaren jarraipena egiten ari da eta betetze maila neurtu. Horrela, Itun honek proposatzen dituen 114 neurrietatik, Euskal Autonomi Erkidegoak 77 betetzen ditu jada eta beste 14 betetzeko pausuak eman ditu. Gainera, beste 3 betearazteko bidea ere hasi du. 32 neurrietan, Jaurlaritzak uste du Estatuak dituela eskumenak, baina horrela izanda ere, 12 betearazteko ekimenak jarri ditu abian.

Gaineratu duenez, bere iritziz hezkuntza da “gako nagusietako bat”. Hala, berdintasuna eta tratu ona bilatzeko bidean, Eusko Jaurlaritza EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana 2019-2023 abiarazten ari da. , Planak bat egiten du azken hamarkadetan sendotu diren programa eta ekintza zehatzekin, adibidez, ‘Nahiko’ programa, lehen hezkuntzarako; ‘Beldur Barik’, nerabeekin lan egiten duen erakundeen arteko programa; ‘Gizonduz’, gizonen sentsibilizazioa eta prestakuntza bilatzen duen programa; edo ‘Begira’. Azken hori komunikazio eta publizitate ez-sexista baterako lan-batzorde bat da.