Eusko Jaurlaritzak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egin du

0

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egingo du. Eusko Jaurlaritzak, ekimenaren sustatzailea izanik, hasiera-hasieratik bat egin du ekimen honekin eta interesgarritzat eta beharrezkotzat jotzen du oraingoan ere parte hartzea. Horrela, hizkuntza ohiturak aldatzeko urrats berriak eman eta langileen eta kideen parte-hartzea sustatzen eta babesten lagunduko du beste behin. Azaroaren 20tik abenduaren 04ra ospatuko den ariketa sozial honetan parte hartuko duten entitateetako bat izango da Eusko Jaurlaritza. Horretarako ariguneak, euskaraz lasai aritzeko guneak, sortuko ditu. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

Eusko Jaurlaritzak arigune izateko barnerako zein kalerako lana egingo du. Kanpora begira jendaurreko zerbitzuetan eta jendaurreko lanpostuetan Euskaraldiak irauten duen 15 egunetan ariguneen bereizgarriarekin identifikatu eta egun horietarako bereziki jarraibide batzuk jasoko dituzte. Kontutan izan behar da herritarraren hizkuntza hautua beti errespetatzen duten eremuak direla. Barnera begira, Eusko Jaurlaritzaren baitan dinamika propioa duten eta kide guztiek euskara ulertzen duten taldeak edo ‘ariguneak’ sortuko dira. Askotarikoak izan daitezke: administrazio atalak, ordezkaritzak, lantaldeak…

2020ko Euskaraldian Jaurlaritzako sail bakoitzak zein haiei egotzitako erakunde autonomoek, bere dinamika propioa sortu beharko dute. E