PwC-ren proiektuak CIEren behin-behineko esleipena lortu du

0

Balorazio-txostenak nabarmentzen du proiektu sendoa dela eta nazioarteko sare indartsua, tokiko sustraitzea eta enpresentzako, startup-entzako eta ekintzaileentzako balio erantsi handiko zerbitzuak uztartzen dituela. PwC eta Talent Gardenen arteko aliantzak Google edo Nasa buru dituzten ekimenak ekarriko ditu Bizkaira, Silicon Valleyko esperientzian oinarritutako programak, eta besteak beste Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea eta Azti bezalako tokiko bazkideen laguntza izango du.

PriceWaterhouseCoopers-en proiektuak, Talent Garden-ekin aliatuta, Bizkaiko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa zuzentzeko eta kudeatzeko zerbitzuak emateko kontratuaren behin-behineko esleipena lortu du. Hala jakinarazi dio Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordeari gaur goizean.

Ainara Basurkok prozesuaren faseei eta kronologiari buruzko txosten zehatza eskaini du. Parte hartzeko sei eskaera aurkeztu ziren eta lehia bi eskaintzarekin amaitu da: PriceWaterhouseCoopers (Talent Gardenekin lankidetzan) eta Impact Hub. Hurrenez hurreneko balorazioek PWCri eman diote amaierako puntuaziorik onena.