Zarauzko Udalak, 2020.urteko udazkeneko kultur programazioa aurkeztu du Modelo Aretoan. Aurkezpenean, Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotzia, Agurtzane Aizpuru Kultura departamenduko arduraduna, Myriam González de Txabarri erakusketen teknikari arduraduna eta Idoia Etxebarria, Liburutegiko arduraduna egon dira.
Denetarik egongo da iraila eta urtarrila bitartean: musika, antzerkiak, erakusketak, literatura eta dantza.
Berrikuntza modura sarrerak online eta Modeloko leihatilan erosteko aukera izango da eta eserlekuak zenbakituak izango dira.
Modeloko aforoa %50ean egongo da, eserlekuak bat bai bat ez eseriko da jendea. Eta segurtasun eta higiene protokolo guztiak betetzeko prestatua dago.