Gobernu zentralak eta Madrilgo Erkidegoak Covid-19-aren inguruan lortutako aurre-akordioaren inguruan, Lehendakariak esan du ez dela batere atsegina jokoa hau, izan ere asteburuan bertan Gobernu zentralaren ordezkariekin jardun da har daitezkeen neurrien inguruan mintzatzen, eta, zentzu honetan, aitortu du ez dela atsegina izan atzo komunikabideen bitartez espainiako Gobernuaren asmoen berri izatea. Hala ere, neurri adostu bat izan daitekeela esan du.
Honen harira, Lehenkariak argitu du ostiralerako deituta dagoen LABI aholku batzordearen bileran, aipatutago gaiaz gaineara, Biziberri Planaren emaitza aztertuko dela eta gainera, udazkenarekin batera, Biziberri Planaren bigarren aldi bat jorratuko dela. Bestalde, nabarmendu du ez duela komenigarri ikusten orain arteko neurriak arintzea eta ezbaian dago neurriak zorroztu beharko diren, “espainiako Gobernuarekin neurriak adostu behar ditugu”, gaineratu du.
Pandemiaren eraginez osasun alorrean sortu diren aldarrikapenen inguruan, Lehendakariak esan du, gauzak errealismotik abiatuta, joango direla pixkanaka pixkanaka, “baina ulertuz zein diren erakunde publiko baten mugak bai aurrekontu aldetik eta baita prozedura aldetik ere”, gehitu du. “Baliabidea materialak eskaitzen ari gara eta, giza-baliabideen aldetik, ezin dira egun batetik bestera kontratazioak egin”, esan du. Jaurlaritzaren aldetik dagoen konpromisoa nabarmendu du Lehendakariak, eta, zentzu honetan, lehen arretan 400 profesional berri kontratatu eta legealdian zehar 4000 lanpostu publiko egonkortu ahal izatearen konpromisoak jarri ditu adibide gisa.
Hezkuntza arloan berriz, Lehendakariak azpimarratu du neurriak hartzen ari direla, besteak beste, 3330 ordezko irakasle kontratatu dira, eta,600 jantokietarako langile eta 100 eskola zaintzarako langile. Gainera, jakinarazi du, momentu honetan, 1000 irakasleren kontratazioa negoziatzen ari dela Hezkuntza sailburua.