Artolazabalek emakumeei soilik eskainitako Baffest Barakaldoko argazki-jaialdia bisitatu du

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Barakaldoko alkate Amaia del Camporekin batera, emakumeei soilik eskainitako Baffest Barakaldoko Argazki Jaialdiaren erakusketa bisitatu du.

Argazki erraldoiak ipiniz, Barakaldoren ohiko itxura lau astez aire zabaleko museo batean eraldatzen duen jaialdia da. Besteak beste Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen babesa jasotzen duen ekitaldiaren bosgarren edizio honetan, beste behin ere, bertan aurkeztutako obren balio artistikoa erakutsiko dute.