Bingen Zupiria sailburua Musika Bulegoa Sariak emateko ekitaldian izan da

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Musika Bulegoa 2020 sariak banatzeko ekitaldian izan da. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egin den ekitaldian Zea Mays, Xabi Aburruzaga, Zukan hirukotea, Pascal Gaigne, Niña Coyote eta chico Tornado, Maite Larburu, Kafe Antzokia, Euskal Barrokesemble, Eresbil, Dupla eta Baloreak saritu dituzte. Saritutako 11 proiektuek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura bat jaso dituzte.

Ekitaldian Bingen Zupiriak azpimarratu duenez «ahalegina egin beharko dugu guztion artean musika-jardunak baldintzarik seguruenetan gauzatzeko.Sortzaileek, musikariek, ekoizleek, erakundeek elkarrekin egin beharko dugun ahalegin bat izango da. Eta egoera honetatik aurrera ateratzeko behar beharrezkoa izango da erakundeen babesa, musikaren arloko profesionalen ekimena eta herritarren konpromisoa».