Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Bilboko Ertzain-etxea bisitatu du

0

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Bilboko Ertzain-etxeko instalazioak bisitatu ditu Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak eta Ertzaintzako agintariek lagunduta.

Bizkaiko hiriburuko Ertzain-etxera egin duen bisitan atxilotuen eremua, deklarazioak hartzeko gelak, bideozaintza-sistema eta beste hainbat lan-eremu, besteak beste, krisi-aretoa, ikusteko aukera izan du. Hain zuzen ere, gela horretan hitz egin ahal izan du Bilboko Ertzain-etxeko Buruzagitzako kideekin.

Bileran Atxilotuen Kudeaketa Zentralizatzeko Proiektua, Bilboko Ertzain-etxean abian jarri dena, aurkeztu du Herritarren Babeserako unitate-buruak. Proiektu pilotua Bilboko Ertzain-etxean abian jarri ahal izateko, hainbat hobekuntza-lan egin ziren Basauri, Bilbo, Galdakao, Erandio eta Laudioko polizia-unitateetan atxilotutako pertsonen kudeaketa zentralizatzen den atxiloketa eremuan.