Argi berdea Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko eztabaidari

0

Gobernu Batzordeak argi berdea eman dio  EH Bilduk Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzeari.

Jaurlaritzak lege-proposamenaren tramitazioa aintzakotzat hartzearen alde egiten du uste baitu ekimenari buruzko eztabaida eta aldaketa oro Eusko Legebiltzarrari dagokiola, hala bere erregimenari buruz nola funtzionamenduari buruz. Izan ere, Legebiltzarretik zuzenean eratortzen den erakundea da Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren osaketa Legebiltzarraren gehiengoz eta babesaz onartzen dela. (EH Bilduren proposamenaren irudiko, Epaitegiko kideen hautaketa legebiltzar talde bakoitzaren ordezkaritza portzentajearen araberakoa izan behar luke).