Nerea Urien izango da Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburu aurrerantzean

0

Gobernu Kontseiluak Nerea Urien Azpitarte izendatu du, gaur, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburu, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eskatuta.

Azpitarte Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da, eta Lan Harremanetan diplomatua; 2019tik gaur egun arte Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea zuzendu du. Erakunde berean, Leioako Laguntza Zentroko zuzendaria izan zen hamaika urtez, eta Pertsonen Zuzendaritza Saileko burua.  Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatean –UPV/EHU– garatu du lan-ibilbidea.